'Tár' filma emango dute asteburuan Modelon, gaurtik hasita

Jabi Gonzalez Toston 2023ko otsailaren 17a

Cate Blanchett aktore ezaguna da ikus-entzunezkoaren protagonista eta musika konpositore ospetsu bat gorpuztuko du. Inauteriak direla eta, bihar ez da zinema emankizunik izango.

Todd Fiel zinemagileak zuzendutako laugarren lana da gaur arratsaldetik hasita Modelon emango duten Tár filma. Gainera, gidoia ere berak idatzi du. Bertan, mundu osoan ezaguna den Lydia Tár musikagilearen istorioa kontatuko du. Cate Blanchett aktore entzutetsuak gorpuztuko du Tár eta konpositoreak daraman ibilbide arrakastatsuaren ondoren, maila gorenera eramango duen sinfonia grabatzear den unean kokatuko da filma.

Otsailak 17, ostirala
20:00. Tár

Otsailak 19, igandea
19:15. Tár

Otsailak 20, astelehena (ikusleen eguna)
17:00. Tár
20:30. Tár

Otsailak 21, asteartea
20:30 Saio originala: Holy Spider

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide