Berriro helduko diote gaur arratsaldean Photomuseumen duela bi aste abiatu zuten argazkilaritzari, bidaiei eta kulturari buruzko serieari. Gela programaren barruan ari dira aipatutako esparruko hainbat artisten ibilbidea aztertzen ekoizpen australiarreko lau ataletako ikus-entzunezko serie baten bidez, eta gaur gaur emango dutena bigarren atala izango da.
Bertan, Esmeralda Krystle Wright abentura-kiroletako argazkilariaren lana erakutsiko dute, batetik, eta Art Wolfe natura argazkilariarena, bestetik. Wrighti eskainitako ikus-entzunezkoaren zatian, argazkilariak Vanuatuko urpekariak, Coloradoko altuerako orekariak eta Utahko parapentelariei ateratako irudiak jasoko dira; Wolferi eskainitakoan, berriz, Alaskako ibaietako hartz arrekin edo Ugandako oihanetako mendiko gorilekin egin duen lana.
Ohi bezala, 18:00etan hasiko da gaurko saioa Photomuseumen eta librea izango da sarrera.