Karta joko txapelketa azkarra egin dute Iñurritza jubilatu elkartean

Jabi Gonzalez Toston 2023ko otsailaren 15a

Iñurritza jubilatu eta pentsionisten elkarteak antolatutako krta joko txapelketa azkarra. (Utzitakoa)

Musean, seikotan eta eskoban aritu dira eta saioa "arrakastatsua" izan dela adierazi dute antolatzaileek.

Iñurritza jubilatu eta pentsionisten elkarteko kideek egun entretenigarria izan zuten atzo. Karta jokoan aritu ziren txapelketa azkarrean, eta antolatzaileen esanetan, "gozatua" hartu zuten parte hartzaileek. Horregatik, "arrakastatsua" izan zela diote.

Zehazki, hiru izan ziren antolatu zituzten lehiaketak: batetik, mus txapelketa, zeina Marce Camposek eta Jesus Maria Lizasok osatutako bikoteak irabazi zuen; bestetik, seiko txapelketa, non Paki Aguayo eta Teo Gonzalez nagusitu ziren; eta, azkenik, eskoba txapelketa. Karmele eta Rosario Olaskoaga ahizpak gailendu ziren horretan.

Txapeldun guztiek sari ederrak ere jaso zituzten, noski. Txuleta eta ardo kaxa, hain justu ere. Azpi txapeldunek, berriz, kafea, iberikoak eta ardo botila bat. Sari guztiak herriko negozioek emandakoak izan ziren, izan ere, Biyona, Templo, Lukas, Borda eta Gesalagak babestu zuten txapelketa.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide