Cimasub zikloko azken ikus-entzunezkoak emango dituzte gaur

Jabi Gonzalez Toston 2023ko otsailaren 15a

'Underwater Reel Canon C70 RAW' ikus-entzunezkoaren irudi bat.

Zortzi lan labur eskainiko dituzte guztira 19:00etatik aurrera, Modelo aretoan, doako sarrerarekin.

Azken txanpan sartuta dago jada Cimasub Nazioarteko Itsaspeko Zinema Zikloaren 13. edizioa. Horren erakusle da gaur emango dituztela azken ikus-entzunezkoak. Merkatu plazako erakusketa, berriz, bihar itxiko dute.

Ondorioz, gaur arratsaldekoa izango da azken aukera mundu zabaleko itsaso eta ozeanoetako egoeraren erakusgarri diren dokumental eta film laburrak ikusteko. Zortzi dira 19:00etatik aurrera Modelo Aretoan eskainiko dituzten lan laburrak, eta aurreko bi asteazkenetan bezala, doakoa izango da sarrera.

Gaurko egitaraua
19:00. Modelo aretoan, ondorengo zortzi ikus-entzunezkoak:

  • Seasons in the Pacific Northwest (Juan Francisco Rodriguez)
  • Diaporama edizio honetako argazki onenekin
  • Plastic Ecosystem (Stefie Gan)
  • Give it a try (Victor Sanchez Sayago)
  • VIP (Mahmood Yazdani Bahramabadi)
  • Malpelo: Mountain of Sharks (Kevin Mannens)
  • Underwater Reel Canon C70 RAW (Alex del Olmo eta Lidia Martinez Seara)
  • Salvar Tenerife (Felipe Ravina Olivares).

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide