Inauteriak 2023

Larunbaterako egitaraua prestatu dute Zarauzko Gaztetxean

Mireia Galarza Bastida 2023ko ots. 14a, 12:30

Brindisa egingo dute eguardian, eta ondoren bazkaria. Bazkaldu ondoren festak jarraitu egingo du. Izan ere, bingoa eta mozorro lehiaketa izango dira bazkalostean. Bukatzeko, 18:30ak aldera, poteo musikatua egingo dute Lege Zaharren enparantzaraino. 

Inauterien bueltan, Danda gazte asanbladak egun osoko egitaraua antolatu du larunbaterako. 13:30ean hasiko dituzte Inauteriak Zarauzko gaztetxe berrian, brindisarekin, eta jarraian, 14:30ean, bazkaria izango da bertan. Bazkarira joan nahi duenak izena eman beharko du Dandako kide bati idatzita edo taldearen sare sozialen bitartez. 

Bazkaldu ondoren festak jarraitu egingo du. Izan ere, bingoa eta mozorro lehiaketa izango dira bazkalostean. Bukatzeko, 18:30ak aldera, poteo musikatua egingo dute Lege Zaharren enparantzaino. 

Asanbladako kideek herritarrak gonbidatu nahi dituzte ekintzetan parte hartzera, eta adierazi dute datozen hilabeteetan deialdi gehiago egingo dituztela "gaztetxe berria ezagutu eta martxan jartzeko".

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide