Odol ateraldia egingo dute bihar anbulatorioan

Mireia Galarza Bastida 2023ko otsailaren 14a

Hain zuzen, herritarrek 16:30etik 20:30etara izango dute odola emateko aukera. Horretarako, ordea, izena aurrez eman beharko dute.

Bihar egingo du urteko bigarren odol ateraldia Zarautzen Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteak. Hain zuzen, herritarrek 16:30etik 20:30etara izango dute odola emateko aukera anbulatorioan. Horretarako, ordea, izena aurrez eman beharko dute. Egun horretan bertan, goizez, telefonoz deitu behar da 943-00 78 85 telefono zenbakira.

Momentuz, Zarautzen hurrengo hilabeteetan egingo dituzten hitzorduak zehaztuta ditu Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteak: Martxoak 15, apirilak 19, maiatzak 17, ekainak 14, uztailak 12, irailak 13 eta urriak 18. Abuztuan ez dute odol ateraldirik egingo, eta azaroko eta abenduko hitzorduak oraindik zehaztu gabe daude. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide