Martxorako hainbat ikastaro antolatu dituzte KZgunean

Mireia Galarza Bastida 2023ko otsailaren 13a

Dozenaka ikastaro eskainiko dituzte hurrengo hilabetean zehar, besteak beste, enplegu bilaketarekin, ofimatikarekin edo sare sozialekin lotutakoak. 

Zarauzko KZguneak martxoko ikastaroen eskaintza argitaratu du. Dozenaka ikastaro eskainiko dituzte hurrengo hilabetean zehar, besteak beste, enplegu bilaketarekin, ofimatikarekin edo sare sozialekin lotutakoak. 

Interesa dutenek, horietan izena emateko hainbat modu izango dituzte. Lehena, KZguneko bulegora joanda aurretiko hitzorduarekin. Bigarrena, bertara deituta, eta hirugarrena, www.kzgunea.eus webgunearen bitartez. 

Hemen ikus daiteke ikastaro guztien zerrenda, egutegia eta eskainiko duten hizkuntza. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide