Maitasun kontzertua eskainiko du Zarautz Abesbatzak ostiralean

Mireia Galarza Bastida 2023ko otsailaren 13a

Ostiralean eskainiko dute, Merkatu Plazako lehen solairuan; 20:00etan hasiko da.

Urtero bezala, San Valentin egunaren bueltan, maitasuna ardatz izango duen kontzertua eskainiko du Zarautz Abesbatzak. Ostiralean izango da, Merkatu Plazako lehen solairuan. 

20:00etan hasiko da kontzertua, eta bertan "maitasunezko, maitemin oroitzapeneko eta maiteminezko abestiak" entzun ahal izango dira. Abesbatzako kideek herritarrak gonbidatu dituzte kontzertua ikustera joateko. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide