Atzerrira egingo duten bidaiaren proposamenak aurkeztuko dituzte ostegunean Udaberri elkartean

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko otsailaren 11

Udaberri elkartea. (Aritz Mutiozabal)

Martxoaren 15ean, urteko batzar orokorra egingo du Udaberri elkarteak, Modelo aretoan.

Udaberri elkarteak atzerrira bidaia antolatu nahi du, eta El Corte Ingles Bidaiak agentziak hiru eskaintza prestatu ditu, bazkideen iruzkinak kontutan hartuta. Hala, datorren ostegunean, otsailaren 16an, 11:00etan hasita, aurkeztuko dute proposamena, eta bertan emango dituzte xehetasun guztiak. Udaberri eraikineko lehen solairuan izango da saioa.

Bestetik, martxoaren 15ean, urteko batzar orokorra egingo du elkarteak, Modelo aretoan. 18:00etarako egin dute lehen deialdia, eta 18:30erako bigarrena. Bertan, 2022ko kudeaketa azalduko dute, eta 2023rako proposamena aurkeztu. Elkarteak batzarrean parte hartzeko deia egin die bazkideei, elkartearen etorkizuna guztien erabaki behar dutela azalduz.

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide