Ostiraletik igandera bitartean izango dira inauterietako ekitaldiak Zarautzen. Hemen ikus daitezke:
Otsailak 17, ostirala
18:45. Musika Eskolatik hasita, Galtxagorrien jaitsiera Jalgi dantza-taldea, Zarautz Trik, Goizeko Ihintza txistulariak eta Zarakatun batukadaren eskutik.
Otsailak 18, larunbata
12:00. Koxme baleak txupinazoa botako du Modeloko balkoitik, Jainekin txarangak girotuta.
12:00-14:00. Jainekin txarangak herriko kaleak alaituko ditu.
17:30ean. Alde Zaharrean, Inauterietako VI. Konpartsa: Zarautz Kabaret. (Euria egiten badu, igandean 13:00etan)
17:30-19:30. Zinema pilotalekuan inauteri jaia: mozorro-lehiaeta (taldekoa, originalena eta zuzeukiña), merienda eta dantzaldia 12-18 urte bitarteko nerabeentzat.
19:00. Musika plaza, mozorro-lehiaketan parte hartzen duten kudrillak ekartuko dira. Aldez aurretik izena eman behar da Turismo Bulegoan, edo egun berean Euskalduna tabernan.
19:30. Musika plazan, kuadrillen arteko mozorro-lehiaketaren sari-banaketa. 1. saria: 250 euroko bonoa; 2. saria: 150 euroko bonoa: 3. saria: 100 euroko bonoa. Bonoak Zurekin ostalarien elkarteko taberna eta jatetxeetan gastatzeko dira.
21:00-00:00. Zinema pilotalekuan, disko-festa DJ Loz-ekin.
23:00. Musika plazan, dantzaldia Bide Batez taldearekin.
Otsailak 19, igandea
12:00. Kalejira herriko kaleetan zehar erraldoi, buruhandi eta Ustekabe txarangarekin.
17:00etan. Musika plazan, Gora Bihotzak ikuskizuna haurrentzat. Euria egingo balu Gaztelekuan.
18:00. Lege Zaharren enparantzan, Dantzatzeko prest disko-festa nerabeentzat.
Horiez gain, inauterietako kartel lehiaketara aurkeztutako lanak ikus daitezke Euskalduna tabernan.