Arteari eta diseinuari buruzko bigarren saioa egingo dute gaur Photomuseumen

Jabi Gonzalez Toston 2023ko otsailaren 10a

Es Devlin agertoki diseinatzailea eta Bjarke Ingels arkitektoa. (Wikipedia)

Es Devlin agertoki diseinatzailea eta Bjarke Ingels arkitektoaren lanak aztertuko dituzte gela programaren barruan 18:00etatik aurrera, ohi bezala.

Duela bi aste abiatu zuten arteari eta diseinuari buruzko serieari jarraipena emango diote gaur Photomuseumen. Gela programaren barruan egingo duten jarduera da eta serieak dituen lau ataletako bigarrena da gaur botako dutena. Ikus-entzunezkok Esmeralda Es Devlin eta Bjarke Ingels artistak izango ditu protagonista, eta haien ibilbideetan sakonduko du.

Devlin, agertoki diseinatzailea da eta kontzertu, opera, antzezlan eta desfileetarako agertoki oroigarriak sortzen ditu. Ingels, berriz, arkitektoa da eta funtzionaltasuna, fantasia eta diseinu pragmatikoen iraunkortasuna batu ohi ditu bere diseinuetan.

Ohi bezala, 18:00etan hasiko da gaurko saioa Photomuseumen eta librea izango da sarrera.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide