Zazpi kultur elkarteak antolatuta, Pablo Garcia Astrain arkitektoak eta Zarauzko zinegotzi sozialista ohiak Etxebizitza Politikei eta Birgaitzeko Laguntzak hitzaldia emango du bihar. Garcia Astrain Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Lurzoru eta Arkitektura zuzendaria da, gaur egun.
Hori horrela, antolatzaileek aurreratu dute Euskadiko 80 erakundek baino gehiagok sinatu berri duten Etxebizitzaren aldeko Itun Sozialaz arituko dela, batetik, eta Europar Batasunaren Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planeko Europako Funtsak Birgaitzeko Laguntzei buruzko azalpenak ere emango dituela, bestetik. Horrez gain, herriko jarduera zehatzak ere izango ditu mintzagai.
Saioa bihar izango da, esan bezala, eta 19:00etan hasiko da Zazpi kultur aretoan (Kale Nagusia 21).