Aurtengo maiatzean izango dira hurrengo udal hauteskundeak eta bidea prestatzen joateko herri batzarra deitu du EH Bilduk. Aurreratu dutenez, ordu eta erdiko iraupena izango du eta 18:30ean hasiko da alderdiaren egoitzan (Santa Marina 20).
Horrez gain zehaztu dute, hiru puntu izango dituen saio monografikoa izango dela biharkoa. Hauek dira hiru puntuak: kokapen politikoa, emandako pausoak eta hurrengoak, eta parte-hartze irekia.