Urtarrilaren 25etik ikusgai dago Orioko kultur etxean Kirolaz Haratago, Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioak azken urtetan egin dituen txapelketa eta jardunaldietako argazkiak biltzen dituen erakusketa. Ostegunean itxiko ditu ateak, baina horren aurretik, ekimena borobiltzeko, Zarauzko bizilagun Ibon Oregi kirolariak hitzaldia emango du kultur etxean bertan.
Bihar izango da hitzordua, 18:00etan hasita, eta bertan bere kirol-ibilbidearen errepasoa egingo du. Izan ere, Oregik triatloiak egiten zituen, eta Getaria eta Zumaia artean entrenatzen ari zela, auto batek harrapatueta hanka galdu zuen. Geroztik, bere buruaren mugak gainditzen dihardu Oregik, eta surfa praktikatzen du, besteak beste.