Irteera eta sagardotegia antolatu du Pagoeta elkarteak

Aritz Mutiozabal 2023ko otsailaren 6a

Satxota sagardotegia.

Larunbatean goiz buelta egingo hemen inguruan, Lukun eta Manterolan barrena, eta ondoren Satxotan bazkalduko dute.

2020an bezala, irteera berezia antolatu du Pagoeta Mendizale Elkarteak larunbat honetarako, otsailaren 11rako. Hain zuzen ere, goiz buelta egin ondoren, sagardotegi batean bazkaria antolatu dute. Herritik bertatik abiatuko dira oinez, Olaa errekan gora joanez, Lukun eta Manterolan barrena segituko dute, Satxota sagardotegian helmugaratuz.

Agoueseneko biribilgunetik abiatuko gara, 08:00etan, eta ibilgailu bat izango da bertan, nahi dutenek aldatzeko arropa bertan sar dezaten. Bazkalostean, garraiobide publikoan itzuliko dira herrira.
Izena emateko epea otsailaren 10ean itxiko, eta ohi bezala, Mendizabal kinkila-dendan egin beharko da; 35 lagunetara mugatu dute parte hartzea. Izena ematerakoan, 30 euro ordaindu beharko da seinale gisa.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide