Zozketa

'Familia sarekada' antzezlanerako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu Zarauzko Hitzak

Aritz Mutiozabal 2023ko otsailaren 6a

Ostiralean 20:00etan hasiko da saioa Modelo aretoan. Zarauzko Udalak emandako bi sarrera zozkatuko ditu Zarauzko Hitzak irakurleen artean. Parte hartu nahi dutenek, osteguneko 12:00etara arteko epea dute.

Vaiven antzerki konpainiaren eskutik, Familia sarekada komediaz gozatzeko parada izango da ostiral honetan, otsailaren 10ean, Modelo aretoan, 20:00etatik aurrera. Emanaldia ikusteko Zarauzko Hitzak bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu irakurleen artean.

Zozketan parte hartzeko, honako lotura honetan eman beharko da izena. Irabazleak ostegunean jakinaraziko ditu Zarauzko Hitzak.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide