Ohi bezala, Emakume Langilearen Nazioarteko Egunaren harira, kartel lehiaketa antolatu du udaleko Parekidetasun departamentuak. Epaimahaiak aukeratutako kartel irabazlea saritzeaz gain, bigarren sari bat ere egongo da: publikoarena.
Horretarako epea gaur bertan zabaldu dute, eta Zarautz Parekidek Facebook sare sozialean daukan perfilean eman daiteke botoa, otsailaren 10eko 12:00ak arte. 'Atsegin dut' gehien eskuratzen dituen kartelak eskuratuko du herritarren saria.
200 euro jasoko ditu boto gehien lortzen dituen lanaren egileak. Epaimahaiak erabakitako irabazle nagusiak, berriz, 400 euro irabaziko ditu. Aurten, 40 diseinu aurkeztu dira lehiaketara.