Cimasub ekimenaren harira antolatu duten argazki erakusketa ikusgai dago

Jabi Gonzalez Toston 2023ko otsailaren 5a

Itsaspeko Itsaspeko Zinema Zikloko lehen ikus-entzunezkoak eman zituzten egun berean zabaldu zuten eta herritarrek hilaren 16ra arte izango dute bisitatzeko aukera dute.

Asteazkenean zabaldu zuten Cimasub Itsaspeko Itsaspeko Zinema Zikloaren barruan antolatu duten argazki erakusketa. Hain justu, Zarautzek hamahirugarrenez hartu duen egitasmoa abiatu zuten egun berean.

Merkatu Plazan ikusgai dagoen erakusketa Cimasubera aurkeztu dituzten irudi onenekin osatutako 24 argazkiz osatutako bilduma da, eta otsailaren 16an, osteguna, itxiko dute. Bisitentzako ordutegia aretoak izan ohi duena da: asteazkenetik ostiralera bitartean arratsaldez, 17:00etatik 19:00etara; eta asteburuetan eguerdi partean, 12:00etatik 14:00etara.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide