Dagoeneko eman daiteke botoa inauterietako kartel lehiaketako publikoaren sarirako

Jabi Gonzalez Toston 2023ko otsailaren 4a

Inauterietako kartel lehiaketara aurkeztutako ereduak Euskalduna Tabernan daude ikusgai. (Jabi Gonzalez Toston)

Facebook sare sozialean zabaldu zuten bozketa astelehenean eta hilaren 8ra arte izango da parte hartzeko aukera. Bi pertsonentzako afaria irabaziko du "atsegin dut" gehien jasotzen dituen kartelaren egileak.

Otsailean sartzearekin batera zabaldu zuten inauterietako kartel lehiaketako antolatzaileek publikoaren saria hautatzeko bozketa irekia. Lanak aurkezteko epea zabaldu zutenean azaldu zuten bidetik, Facebook sare sozialaren bidez eman daiteke botoa lotura honetan otsailaren 8ra arte, asteazkena. 12:00etan itxiko dute bozketa, zehazki, eta irabazleak bi lagunentzako afaria irabaziko du.

Horrez gain, antolatzaileek jakinarazi dute lehiaketara guztira aurkeztu dituzten 23 kartelak Euskalduna tabernan daudela ikusgai. Hala, erakusketara gerturatzeko deia egin diete herritarrei.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide