Elkarretaratzea egin dute lan istripuan zendutako zarauztarraren heriotza salatzeko

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko otsailaren 2a

Gaur, Lege Zaharren enparanatzan egin den elkarreteratzea.

Zarauztar bat hil zen asteartean Donostiako etxebizitza batean telekomunikazio-instalazio bat egiten ari zela. Haren heriotza salatu dute arratsaldean Zarautzen egindako elkarretaratzearekin.

Joan den asteartean Donostiako Prim kalean lan istripuan hil zen zarauztarraren heriotza salatzeko elkarretaratzea egin dute gaur arratsaldean Zarauzko Lege Zaharren enparantzan. Prekarietatea hiltzailea! Adnan Saad gogoan leloa zeraman pankararta baten atzean kontzentratu dira.

Elkarretaratzea deitu dute LABek, Ernaik eta Sortuk.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide