Beste serie bat estreinatuko dute gaur arratsaldean, Photomuseumeko gela programan. Oraingoan, argazkilaritzari, bidaiei eta kulturari buruzkoa izango da, eta joan den asteko ereduari jarraituz, ekoizpen australiarreko serieak dituen lau ataleko lehenengoa emango dute.
Ikus-entzunezkoak bi argazkilari aztertuko ditu: ozeanoak inspirazio iturri dituen Darren Jew eta erritu budistak ugari jaso dituen Richard L 'Anson bidaia-argazkilaria.
Esan bezala, joan den astean ere lau ataleko beste serie bat abiatu zuten Photomuseumen. Arteari eta diseinuari buruzko izan zen hura, beraz, ez du loturarik gaurkoarekin. Hori bai, gaurko saioa ohiko orduan hasiko da. Hau da, 18:00etan.