Ez da horren sinplea diskoa, Jexuxmai Lopetegi musikariak plazaratu duen azken lana, bihar arratsaldean aurkeztuko dute jendaurrean. Garoa liburu dendan jarri dute hitzordua 19:00etan eta Harkaitz Cano idazlea ere ariko da Lopetegirekin batera lan berriaren nondik norakoak azaltzen. Zart! kolektiboko ordezkari gisa gartuko du parte Canok.
Horrez gain, disko berrian bildutako hamabi abestietako batzuk ere erakutsiko ditu Lopetegik zuzenean. Mikel Lazkano gitarrista izango du lagun lan horretan.