Arranopola Kultur Elkarteak bigarrenez antolatuko ditu Algarapola bakarrizketa saioa, etzi, 22:30ean hasita. Aitor Arregi Ximel aiarra eta Maria Blanco zestoarra igoko dira oraingo honetan Arrano tabernako oholtzara. Aurkezle lanetan, berriz, Uxue Alkorta bertsolari zarauztarra arituko da.
Horrez gain, mikro ireki saioa ere antolatu dute, gaua borobiltzeko. Horretarako, arranopolazarautz@gmail.com helbidera idazteko eskatu diete antolatzaileek parte hartzeko interesa dutenei.
Esan bezala, abenduaren 27an estreinatu zuten Algarapola ekimenaren bigarren saioa izango da honakoa. Orduko artan, Iker Plazaolak, Ana Goitiak eta Antton Telleriak eragin zituzten bertaratuen barre algarak eta Julen Portillok egin zituen aurkezle lanak.