Lan istripuan zendutako zarauztarraren heriotza salatzeko elkarretaratzea egingo dute bihar

Juan Luis Romatet 2023ko otsailaren 1a

Mobilizazioa egingo dute Zarautzen.

Zarauzko LABek, Ernaik eta Sortuk deitu dute kontzentrazioa, eta ostegunean egingo da, 18:30etik aurrera Lege Zaharren Enparantzan. 

Atzo lan istripu baten ondorioz zendu zen Zarauzko bizilagunaren heriotza salatzeko elkarretaratzea deitu dute Zarauzko LABek, Ernaik eta Sortuk. Kontzentrazioa 18:30ean izango da Lege Zaharren Enparantzan, udaletxe aurrean, 18:30ean hasita. 

32 urteko zarauztarraren heriotza atzo gertatu zen Donostian, Prim kalean, behargina telekomunikazio lanetan ari zela.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide