LABek gaur zehaztu duenez, Zarauzko 32 urteko bizilaguna zen atzo Donostiako lan istripuan hil zen langilea. Ezbeharra Prim kaleko etxebizitza batean gertatu zen, behargina telekomunikazio lanetan ari zela, hain zuzen.
Zehazki, Prim kaleko 12. zenbakian jazo zen gertakaria 12:15 aldean; behargina altuera handitik erori zen eraikinaren patiora. Telefonicak azpikontratatutako enpresa batentzat egiten zuen lan gazteak.
LABek ohar bidez jakinarazi duenez, urtea hasi zenetik sei langile hil dira dagoeneko lan istripuz.