Hondartzako Futbol Txapelketako lehen fasea amaitzar da eta ezin estuago daude sailkapenak. Mutilen A multzoan Balearri-Astillero eta Kosta Hortz Klinika taldeak lidergoan berdinduta daude. B multzoan, berriz, Telesforo Erretegia lehen sailkatuak puntu bakarreko aldea ateratzen die bigarren eta hirugarren diren Asti Pinturak eta Arrano taberna taldeei. Nesketan, azkenik, punturik galdu gabe jarraitzen du Orbela - Limoss taldeak zazpitik zazpi irabazita. Dena den, bi puntu atzetik besterik ez du Kebidek taldea, eta azkena izango den hurrengo jardunaldian elkarren aurka aritiko dira bi taldeak.