Zarauzko PPk herriko kale bati Joaquin Sorollaren izena jartzea eskatu du

Jabi Gonzalez Toston 2023ko urtarrilaren 30a

Joaquin Sorollak Zarauzko hondartzari eskaini zion margolanetako bat.

Mendea beteko du margolari valentziarraren heriotzak eta alderdi popularrari "beharrezkoa" iruditzen zaio Zarautz munduan ezagutzera eman zuen artistari aitortza egitea.

Zarauzko Alderdi Popularrak dio Zarautzen aitortza merezi duela Joaquin Sorolla margolaria valentziarrak eta hori egiteko urte aproposa dela 2023a, ehun urte beteko baitira abuztuan artista hil zenetik. Zentzu horretan, alderdiak plazaratu duen oharrean adierazi du, "keinu polita" litzatekeela herriko kale bati Joaquin Sorolla izena jartzea.

PPk argudiatu duenez, margolariak oihartzuna eman zion herriari mundu osoan: "Sorollak hainbat lanetan erakutsi zuen gure herriarekiko lilura, eta lan horiek mundu zabalean bidaiatu dutenez Zarautz ezaguna da mundu osoan eta pertsona ugari erakartzen ditu". Ildo bererik, alderdiak gogoratu du El borracho, Zarautz (1910) margolana Londresko National Gallery-n dagoela ikusgai honek duela bi urte erosi zutenetik.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide