Udaberri elkateak irteera egingo du Irunera eta Oiartzunera

Jabi Gonzalez Toston 2023ko urtarrilaren 27a

Udaberri Jubilatuen Elkarteko kideak irteera batean. (utzitakoa)

Otsailaren 10erako antolatu dute eta kultur bidaia izango da, bi herrietako hainbat museo bisitatuko baitituzte.

Udaberri Jubilatuen Elkarteak kultur bidaia antolatu du bazkideentzat otsailaren 10ean. 09:00etan jarri dute irteera ordua eta Irunera abiatuko dira lehendabizi. Bertan, Oiassoko Erromatar Museora eta Santalen ermitako nekropolira egingo dituzte bisitak goizean. Arratsaldean, berriz, bazkalostean, Oiartzungo Herri Musika Zentroa, Soinuenea museoa, bisitatuko dute.

Informazio gehiago jaso edota izena eman nahi izanez gero, Udaberri Jubilatuen Elkarteko bulegora jotzeko edo udaberrizarautz@gmail.com helbidera idazteko eskatu diete interesdunei.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide