Harreman afektiboak

Maitatzea

Ihintza Elustondo 2023ko ots. 14a, 09:00

Ihintza Elustondo kazetariak eta GUKA gehigarriko harreman afektiboei buruzko erreportajearen egileak idatzitako iritzi artikulua da honako hau.

Munduratzea.

Bidean topo egitea.

Begiratzea. Hurbiltzea. 

Elkar ukitzea. 

Bat egitea.

Sabelean tximeletak mugitzea.

Sentimendu berri bat deskubritzea.

Besarkatzea. Laguntzea. 

Zaintzea. 

Bestearen larruan jartzea. 

Bestearen barruan sartzea.

Elkar ulertzea, errespetatzea.

Bide beretik goazela sentitzea.

Talka egitea. Urruntzea.

Eta berriz elkartzea.

Plazeraren ertzak arakatzea.

Barre egitea. 

Gozatzea.

Baina batzuetan sufritzea.

Elkarrizketa mingarriak izatea.

Haserretzea.

Barkatzea.

Proiektuak partekatzea.

Planak egitea. Planak zapuztea. 

Zimendu berriak eraikitzea.

Amestea.

Merezi duela sentitzea.

Bestearekin egon nahi izatea, baina hura gabe ere bazarela ulertzea.

Laranja osoak garela ikastea.

Elkar libre maitatzea.

Pelikula erromantikoak gorrotatzea.

Binaka antolatzea, edo hirunaka egitea. 

Aukera bakar bat ez dela konturatzea.

Maitasun mota ezberdinak baloratzea.

Ortzadarrak kolore asko dituela jabetzea.

Denontzako bide berak ez duela balio ulertzea.

Bestearen aukerak errespetatzea.

Bidean jende berria gurutzatzea.

Zalantza egitea.

Bihotz-buru kontuak bat ez etortzea.

Gorputzari kasu egitea.

Hanka sartzea.

Kaosaren erdian, funanbulista izatea.

Zerk konpentsatzen duen ondorioztatzea.

Albokoa idealizatzea.

Eskemak puskatzea.

Iparra galtzea, hegoan aurkitzea.

Norberaren onena ematea. 

Nire nahiak mahai gainean jartzea, zureak entzutea.

Gua lehenestea.

Norbere hankak bestearen hanken artean epeltzea.

Elkarren motxilen zamak arintzea.

Arrazoia beti edukitzerik ez dagoela ulertzea.

Nahi eta ahal duzunaren artean dantza egitea.

Oreka aurkitzea.

Hartzea bezala, ematea.

 

Zer gauza sinplea den maitatzea, eta zer konplikatua ondo egitea.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide