Arteari eta diseinuari buruzko lau ataleko seriea abiatuko dute gaur Photomuseumen

Jabi Gonzalez Toston 2023ko urtarrilaren 27a

Christoph Niemann ilustratzailea eta Tinker Hatfield zapata diseinatzailea.

Gela programaren barruan egingo dituzte saioak eta Christoph Niemann ilustratzailea eta Tinker Hatfield zapata diseinatzailea izango aztertuko dituzten lehenengo artistak. Ohi bezala, 18:00etan jarri dute hitzordua eta doakoa izango da sarrera.

Estetikak duen botereaz hausnartuko dute datozen asteetan Photomuseumen; izan ere, arteari eta diseinuari helduko diete gela programan. Zehatzago esateko, lau saio eskainiko dizkiote gizartean hainbeste eragiten duten diziplina anitzetako profesional berritzaileak aztertzeari.

Gaurkoa egingo dute lehenengo saio hori 18:00etan hasita eta Christoph Niemann ilustratzailearen eta Tinker Hatfield zapata diseinatzailearen lanak aztertuko dituzte. Lehenengoak abstraktura jotzen du, eta elkarrekintza eta benetakotasunaren artean zalantza eragitea bilatzen du. Bigarrenak, berriz, arkitekturan aritu ondoren, kirol oinetakoak diseinatzen ditu orain. Hori bai, lehen arloan bereganatu zuen esperientzia baliatzen oinetako iraultzaileenak sortzeko.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide