Dantza, kontaketa eta musika uztartzen dituen ikuskizuna da Laminosine, Bunuztar Xoriak dantza taldeak larunbat honetan Zarautzen taularatuko duena. Lizardi kirol aretoan izango da emanaldia, 19:00etatik aurrera, eta aurrez Jalgi Dantza Taldeak ere hartuko du parte.
Ikuskizun berezia ikusteko Zarauzko Hitzak hiru sarrera bikoitz zozkatuko ditu irakurleen artean. Parte hartzeko, honako lotura honetan eman beharko da izena.