Herriko Mapa Morea osatzeko bigarren bilera irekia egingo dute datorren asteartean

Gorka Eizagirre 2023ko urtarrilaren 21a

Udaleko Berdintasun departamentuak joan den azaroan abiatu zuen herriko Mapa Morea osatzeko prozesua. Orain, herritarren ekarpenak jasotzeko bilera irekiak deitu ditu; joan den asteartean izan zen lehena, eta hilaren 24an egingo dute hurrengoa, 18:30ean, Etxezabalan.

Project Urbes enpresarekin ari da lanketa egiten eta aurrera egiteko parte hartze prozesua jarri dute abian. Horren haritik, galdetegi digital bat ere prestatu dute, urtarrilaren 31 bitartean erantzun ahal izango dena.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide