'Egungo Txinako mitoak eta errealitateak' solasaldia hartuko du gaur photomuseumek

Jabi Gonzalez Toston 2023ko urtarrilaren 20a

Olatz Urkia eta Kristina Zorita solasean. (@KristinaZA)

Kristina Zorita kazetariak eta Olatz Urkia korrespontsalak Ernest Lluch Kultur Etxean izan zuten hizketaldiaren grabazioa proiektatuko dute.

Txinari buruzko estereotipoekin haustea helburu duen Egungo Txinako mitoak eta errealitateak solasaldia proiektatuko dute 18:00etatik aurrera Photomuseumen. Bideo elkarrizketa joan den abenduaren 26an grabatu zuten Ernest Lluch Kultur Etxean Euskal Kazetarien Elkarteak antolatuta.

Ikus entzunezkoan Olatz Urkia eta Kristina Zorita kazetariek hartu dute parte, eta lehenengoa, Urkia izan da Txinari buruzko azalpenak eman dituena; izan ere, 2016tik bizi da bertan. EITB taldearentzat egiten du lan korrespontsal gisa Asiako gorabeherak bertatik bertara jarraitzeko. Zoritak, berriz, moderatzaile lanak egin ditu elkarrizketan, beraz, Urkiak hark egindako galderei erantzungo die.

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide