Urola Kostako GKSk infogunea eta bertso poteoa antolatu ditu ostiralerako

Jabi Gonzalez Toston 2023ko urtarrilaren 18a

Urola Kostako GKSk Lege Zaharren enparantzan egindako mobilizazio bat. (Zarauzko Hitza)

18:30ean jarri dute hitzordua Lege Zaharren enparantzan urtarrilaren 28an Bilbon eta Iruñean egingo dituzten manifestazioen berri emateko.

Enpresari eta agintarien erasoaldiaren aurrean, gazte langileok borrokara! lelopean manifestazioa deitu du Gazte Koordinadora Sozialistak hilaren 28rako, larunbata, eta zarauztarrak mobilizatzera animatu eta zergatia azaldu asmoz infogunea jarriko du Urola Kostako GKSk etzi.

Sare sozialetan jakinarazi dutenez, 18:30etik aurrera Lege Zaharren enparantzan izango dira, eta, ondoren, 20:00etan bertso poteoa egingo dute. Aimar Sorazu eta Libe Goenaga arituko dira kantuan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide