Sanz Enea liburutegiak antolatzen duen irakurketa txokoa asteazkenetan izan ohi den arren, oraingo honetan ostegunean izango dela jakinarazi dute. Beraz, etzi arratsaldean izango da saioa, haur liburutegian bertan, Miriam Mendozaren gidaritzapean, 17:30ean hasita.
Urteko lehen saioa izango da, gainera. Ondorengoak, berriz, otsailaren 15ean, martxoaren 15ean, apirilaren 19an eta maiatzaren 17an izango dira. Doako sarrera du, eta 3 eta 6 urteko haurrei eta haien gurasoei zuzenduta dago.