'Kantikoa Gaztelan' erakusketa berria zabaldu dute Photomuseumen

Aritz Mutiozabal 2023ko urtarrilaren 18a

'Kantikoa Gaztelan' erakusketako argazki bat. (Mikel Alonso)

Argazkigintza eta literatura uztartzen dituen proposamena da, eta Mikel Alonso argazkilariak eta Amalia Iglesias idazleak landu dute.

Zarauzko Photomuseumeko aldi baterako erakusketa berria ireki zuen atzo. Kantikoa Gaztelan du izenburua, eta Mikel Alonso argazkilari bilbotarraren eta Amalia Iglesias idazlea gaztelarraren elkarlanaren emaitza da.

Proposamen honetan argazkigintza eta literatura eskutik helduta doaz, Gaztelako paisaietara hurbiltzeko asmoz. Abandonatutako meategiak, paisaia industrialak, iparraldeko natura oparoa, baita metafora gastronomikoak edota gizarte garaikidearen arazoekin inplikatuta eta
konprometituta dauden beste elementu batzuk ere. Iragarritako irudi eta atmosfera horietatik sortzen da erakusketa hau.

Erakusketa otsailaren 26a bitartean izango da ikusgai.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide