Bertan behera utzi dute Ene Kantak taldearen igandeko 'Emozio festa!'

Jabi Gonzalez Toston 2023ko urtarrilaren 17a

Osasun arazoak tarteko bota behar izan dute atzera emanaldia. Sarrerak agortuta zeuden joan den abenduaz geroztik.

Handia zen Enek Kantak taldearen Emozio festa! haurrentzako antzerkiak piztutako ikusmina. Igandean zuten Modelo aretoan eskaintzekoa 16:45ean eta aspaldi agortu ziren sarrerak, baina erosita zutenek ezin izango dute emanaldiaz gozatu, asteburu honetan, behintzat. Izan ere, kultura sailak jakitera eman duenez, osasun arrazoiak tarteko bertan behera utzi behar izan dute ikuskizuna. Edonola ere, adierazi dute aurki zehaztuko dutela data berria.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide