'El despertar de María' filma emango dute gaurtik astelehenera Modelon

Jabi Gonzalez Toston 2023ko urt. 14a, 13:00

Haurrei zuzendutako ikus entzunezkorik ere izango da, El gato con botas: El último deseo eskainiko baitute. 3Dn, gainera.

Lauriane Escaffrek eta Yvonnick Mullerrek elkarrekin sortu duten lehen lan luzea da El despertar de María. Aurrez, Pile poil film-laburra egin zuten zinema zuzendari eta gidoigile bilakatu diren bi aktore frantziarrek.

Gauzak horrela, asteburu honetan Modelon ikusgai izango den komedia erromantikoaren izenburutik ondorioztatu daitekeenez, Maria izango da filmeko protagonista, Parisko Arte Ederren Akademiako garbiketa taldean lana lortu berri duen emakumea. Horrek bere bizitza goitik behera aldatuko du maitemindu egingo baita bertan. Karin Viard izango da Maria gorpuztuko duen aktorea.

El despertar de María filmaz gain, Shreck-en filmetako katu ezaguna protagonista izango duen El gato con botas: El último deseo animaziozko ikus-entzunezkoa ere izango da ikusgai Modelon gaur eta bihar artean. Gainera, hiru dimentsiotan emango dute.

Urtarrilak 14, larunbata
16:45. El gato con botas: El último deseo (3D)
19:15. El despertar de María
22:15. El despertar de María

Urtarrilak 15, igandea
16:45. El gato con botas: El último deseo (3D)
19:15. El despertar de María

Urtarrilak 16, astelehena (ikusleen eguna)
17:00. El despertar de María    
20:30. El despertar de María

Urtarrilak 10, asteartea
20:15. Saio originala: Aftersun

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide