Datorren astelehenean hasiko dituzte Iñurritzako biotopoan dagoen oinezkoentzako egurrezko zubia berritzeko lanak, eta horiek aurrera eraman ahal izateko bidea itxi beharko dute. Construcciones Mariezcurrena S.L enpresari esleitu dio udalak obren kontratua eta aurreikusi dute hiruzpalau hilabeteteko iraupena izango dutela.
Denbora horretan zubia itxita egongo denez, horrek inguruko bideei ere eragingo die moztu egingo baitituzte oinezkoentzat. Hauetxek dira erabili ezingo diren bideak:
- Biotopoko bidea, beheko kanpinaren inguruan.
- Malla Harritik datorren bidea, eskaileren parean.
- Golfaren inguruko pasarela, erdiko eskaileren parean.