Zarauzko PPk salatu du udala ez dela ohartu bizikleta lapurreten gorakadaz

Jabi Gonzalez Toston 2023ko urtarrilaren 11

Alderdi Popularraren arabera, egunero bi herritar uzten dituzte beren bizikleta gabe gaizkileek. Gainera, udan egoera are larriagoa dela diote kopurua boskoiztu egiten delako.

Zarauzko Alderdi Popularrak salatu du bizikleta lapurretak areagotu egin direla herrian. Udaltzaingoaren iturriak aipatuta, ohar bidez azaldu dute egunero bi bizikleta  lapurtzen dituztela, bataz beste. Udan, berriz, hamar izaten direla gaineratu dute, eta, ondorioz, "mila bizikletatik gora" lapurtzen dituztela urtean.

Popularrek Udal Gobernuari egotzi diote egoera horren ardura ez dutelakoan neurririk hartu lapurretak ekiditeko: "Oharkabeko gertaera da udalarentzat eta uste dugu beharrezkoa dela poliziaren presentzia handiagoa lapurrak uxatzeko".

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide