Plaieroak 2022-2023

Urteko lehen partidak jokatu dituzte Plaieroetan

Andrea Zipitria

10:45ean hasita, gaur jokatu dute Hondartzako Futbol Txapelketaren seigarren jardunaldia. Urteko lehen partidak izan dira.

Urte berria hastearekin batera, ekin diote Hondartzako Futbol Txapelketari. Gaurkoan, seigarren jardunaldia jokatu dute. Partidak 10:45ean hasi dira, eta eguraldi kaxkarra aurreikusten bazen ere, ateri eutsi dio. Aitzakia horrekin, jende asko hurbildu da partidak ikustera.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide