Gutun ugari jasotzen ari da Bizarzuri

Aritz Mutiozabal 2023ko urtarrilaren 4a

Meltxor, Gaspar eta Baltasar bihar iritsiko dira herrira zaldi gainean, kamioikada bete opari eta guzti. Baina aurretik herritarren desioak eta eskaerak zeintzuk diren jakin behar dituzte, eta horretarako, urtero legez, Bizarzuri etorri da guztien gutunak jasotzera.

Karroza eder batean eserita, eta herriko txistulariek gidatuta, herriari itzulia eman ondoren, Lege Zaharren enparantzan ezarri da herriko haurren eskutitzak jaso eta haiekin argazkia ateratzeko. 17:00etan heldu da Zigordia kaletik, Modelo areto aldetik, eta dagoeneko inguru horretara iristen hasia zen ilara.

Urduritasuna, ikusmina eta magia nahastu dira etxeko txikien artean, baita guraso, aiton-amona eta gertuko senideen artean ere, haien ilusio aurpegia ikusterakoan. Denek nahi izan dute gutuna lehenbailehen eman, eta biharko eguna ahalik eta azkarren iristea. 18:30ean hasiko den Errege Magoen desfilean, eskatutako opariak azken lerroan joango den kamioian daudela ziurtatzeko.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide