Jokin Bidezabalek Gipuzkoako jubenilen mailako txapelketa irabazi du

Aitziber Arzallus 2023ko urtarrilaren 3a

Zutik erdian dagoena da Jokin Bidezabal. (Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioa)

Azpeitiko Ilunpe taldearekin aritzen den pilotari zarauztarrak 22 eta 17 irabazi dio Erauskin lazkaotarrari eskuz banakako jubeniletako bigarren mailako Gipuzkoako Txapelketako finalean.

Urteari amaiera ederra eman dio Jokin Bidezabal Azpeitiko Ilunpe elkarteko pilotariak. Joan den ostiralean, abenduak 30, eskuz banakako jubeniletako bigarren mailako Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako finala jokatu zuen Lazkaoko Lapke pilota elkarteko Erauskinen kontra, eta baita irabazi ere. Lazkaoko Joxe Miel Barandiaran pilotalekuan jokatu zuten partida, eta pilotari zarauztarra 22 eta 17 gailendu zen.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide