Bigarren egunez jarraian antzerkiaz familian gozatzeko aukera izango da bihar Modelo aretoan. Eidabe taldeak sortutako Piztu! EmakumeOn energia antzezlana izango da eskainiko dutena 17:00etan hasita. sarrerak lau euroan eskuratu daitezke Modeloko leihatilan zein online.
Hori horrela, antzerkia ikustera animatzen direnek gizon eta emakumeen arteko berdintasuna sustatu asmo duen emanaldia aurkituko dute. Bi emakumek gidatuko dute ikuskizuna eta zientzia ardatz hartuta, ekarpen garrantzitsuak egin dituzten emakumeak gogoratuko dituzte. Lan horretan, bi Nobel sari jaso zituen Mari Curie ikerlari ezagunari tarte berezia eskainiko diote.