'I Wanna Dance with Somebody' filma gaur emango dute azkenekoz

Jabi Gonzalez Toston 2023ko urtarrilaren 2a

Whitney Houston abeslari ezagunari buruzko ikus-entzunezkoa joan den ostiralean zein atzo arratsaldean izan da ikusgai Modelon eta beste bi proiekzio egingo dituzte arratsaldean, ikuslearen egunean.

Inoizko abeslari arrakastatsuenetakoa izan den Whitney Houstoni buruzko film biografikoa da I Wanna Dance with Somebody. Hain justu, 2012an zendu zen artista entzutetsuaren abesti ezagunetako batek eman dio izenburua ikus-entzunezkoari 2018an estreinatu zuten Freddie Mercuriry abeslariari eta Queen musika taldeari buruzko Bohemian Rapsody filmarekin edota 2019an estreinatu zuen Elton Johni buruzko Rocketman filmarekin egin zuten bezalaxe.

Kasi Lemmons zinemagilea izan da Houstoni buruzko I Wanna Dance with Somebody zuzendu duena eta Naomi Ackie abeslaria gorpuztu duen aktorea. Filma pasa den ostiral arratsaldean eman zuten Modelon, baita atzo ere, eta gaur, ikuslearen egunean, ikusi ahal izango da azkenekoz 17:00etan eta 20:30ean.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide