Atzo, Pirritx, Porrotx eta Marimototsek Urteak bete, abenturak bizi! emanaldia eskaini zuten Aritzbatalde kiroldegian; bi saio egin zituzten, bata 16:00etan eta bestea 18:30ean. Haur Kultur Taldeak antolatu zituen saioak, Gabonetako Haur Hamabostaldiaren barruan, eta jendetza bildu zen. Hala, etxeko txikiak saltoka, dantzan eta barre algaraka jarri zituzten Pirritx, Porrotx eta Marimototsek eta beraiekin taularatu ziren hainbat pertsonaiek.
Bukaeran, Haur Kultur Taldeko kideak igo ziren oholtzara, eta kantuan eta dantzan elkartearen 35. urteurrena ospatu zuten, herriko haurrekin.
Argazkiak: Onintza Lete Arrieta