Frank James Cooperri eskainiko diote biharko saioa Photomuseumen

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2022ko abenduaren 29a

Gary Cooper The Fountainhead filman, 1949an. (Wikipedia)

Frank James Cooperrek (1901-1961), Gary Cooper ezizenez ezagunagoak, bi aldiz irabazi zuen gizonezko aktore onenaren Oscar saria, eta beste hirutan izendatu zuten.

Frank James Cooper aktore estatubatuarrari buruzkoa izango da biharko, Gela saioa, Photomuseumen. Bary Cooper ezizenez ezagunagoa, bi aldiz irabazi zuen gizonezko aktore onenaren Oscar saria, eta beste hirutan izendatu zuten.  Gela programako arduradunek azaldu dutenez,  "1961ean ibilbide profesionalagatik ohorezko Oscar sari bat ere jaso zuen. Zinemako hamar izar garrantzitsuenen Motion Picture Herald zerrendan egon zen hogeita hiru urtez jarraian, eta hemezortzi aldiz agertu zen hamar aktore arrakastatsuenen zerrendetan". Gainera, American Film Institute-k (AFI) Hollywoodeko zinema klasikoko 25 mito artean 11. postuan kokatu zuen.

Bere ibilbideak 36 urte iraun zuen, 1925etik 1961era, eta 84 filmetan protagonista izan zen. Bere jarduerak genero zinematografiko gehienak hartzen ditu. Eta beti izango da gogoratua heroi estatubatuarraren idealaren paperean.

18:00etan hasiko da berari buruzko saioa eta doakoa izan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide