Urteko azken udalbatzarrean onartuko dituzte 2023ko udal aurrekontuak

Jabi Gonzalez Toston 2022ko abenduaren 28a

Bihar egingo dute abenduko osoko bilkura pleno aretoan eta hasierako onespena emango diote 2023rako Aurrekontu Orokorrari. 19:00etan jarri dute hitzordua.

Aurrekontuekin batera, datorren urteko lantalde organikoari eta lanpostuen zerrendari ere emango diote hasierako onespena, baita Zarautz-Lur Hirigintzako Udal Sozietateko 2023rako lantalde organikoari eta lanpostuen zerrendari ere.

Eguneko gai zerrendan jaso dute, halaber, borondatezko erretiro aurreratuaren gaineko pizgarriak baliorik gabe uztea, eta aurreko udalbatzarrean onartu zuten ostalaritza eta merkataritzako establezimenduek bide publikoa erabiltzeari eta okupatzeari buruzko udal ordenantza aldatzeko hasierako onespena ematea. Aipatutako guztiaz gain, lehen puntua izango da errefuxiatuen garapenerako lankidetza eta hezkuntza batzordearen adierazpen instituzionala onartzea.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide