Algarapola ekimen berriak gaur izango du estreinako saioa Arranon

Jabi Gonzalez Toston 2022ko abenduaren 27a

Julen Portillo umoregile zarauztarra izango da Arranoko oholtza gainera gaur igoko den umoregileetako bat.

Iker Plazaola, Antton Telleria, Ana Goitia eta Julen Portillo umoregileak izango dira dinamika berriari hasiera emango diotenak. Euskarazko bakarrizketak eskainiko dituzte eta otsailetik aurrera artista hasi berriei emango diete aukera hilero.

Biharko Inuzente Egunerako beroketa saioa eskainiko dute gaur Arrano tabernan Iker Plazaola, Antton Telleria, Ana Goitia eta Julen Portillo umoregileek. 20:30ean igoko dira oholtza gainera Arrano Kultur elkartearen Algarapola ekimen berriari hasiera emateko eta bertaratuak barrez leherrarazteko.

Gaurko lehen saioaren ondore, datorren urtetik aurrera emango diote jarraipena dinamikari bakarrikzketa saioak hilero antolatuta. Otsailetik aurrera izango da hori eta antolatzaileek jakinarazi dute artista hasi berriei eman nahi dietela aukera. Edonola ere, ibilbide luzeagoa dutenak ere arituko dira.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide