Dena prest Musika Bandaren Eguberri Eguneko kontzerturako

Jabi Gonzalez Toston 2022ko abenduaren 24a

Ohiko hitzordua berreskuratuko dute bihar Merkatu Plazako lehen solairuan, 12:30ean hasita.

Pandemiari aurre egiteko osasun neurriek behartutako bi urteko etenaren ondoren, bihar itzuliko da Zarauzko Musika Bandak Eguberri Egunez eskaini ohi duen kontzertua. Iosu Isastiren zuzendaritzapean garaiotako abestiak joko dituzte, Gabon kantak, alegia. 12:30ean hasiko da saioa Merkatu Plazako lehen solairuan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide